ASUN CASASOLA gurean, Martxoak 8ko ekintzekin lotuta

Atzo, Azkoitiko Elkargunean, gure ikastetxeko lehen mailako ikasleek Nagore Laffage-ren dokumentala ikusteko aukera izan zuten. Ikastetxeko Hezkidetza eta Genero Berdintasun Batzordeak antolatuta Martxoak 8ko egunarekin lotuta, dokumentalaren ondoren, bere ama Asun Casasola-rekin hitz egiteko parada izan zuten guztiek.
Lehen eskutik entzun zituzten bere esperientzia eta gertatu zena, eta baita galderak egiteko aukera izan ere Asuni. Esperientzia gogorra bezain ona denontzat Elkargunean jasotakoa.
Mila mila esker Asun zure esperientzia lehen eskutik gurekin partekatzeagatik!