Lanbide Heziketa institutua

Ikasketa Bitartekaritza eta Enpresentzako Zerbitzuak

AURKEZPENA

IZARRAITZ Lanbide Heziketa hezkuntza eskaintza lanbide heziketakoa soilik duen institutua da.

Bertan hasierako lanbide-heziketa (goi eta erdi mailako heziketa zikloak), langileentzako ikastaroak eta langabetuentzako ikastaroak ematen dira. Gure Ikastetxean, 7 familia profesionaleko heziketa zikloak ematen dira Euskeraz soilik.

ENPRESAK

Lanbide Heziketa Dualak ikaskuntza-prozesuak konbinatzen ditu enpresa eta ikastetxeetan, batzuen eta besteen arteko lankidetzaren bitartez.

Ikasleek enpresan egingo duten formakuntzak lotura estua izan behar du heziketa-zikloko lanbide-profilarekin eta programatutako espezializazioekin. Horrenbestez, enpresan egindako lan horiek, produkzio-emaitza ez ezik, ikaskuntza bera ahalbidetu behar dute, bai eta, azken finean, lanari dagozkion gaitasunak, espezializazioari dagozkionak, eta enplegagarritasuna hobetzeko bestelako zeharkako gaitasun erabilgarri batzuk eskuratu ahal izatea ere.

LH Dualaren helburuak

Lanbide Heziketa Dualaren helburua Lanbide Heziketako titulu bat lortzeko aukera ematea da, ikastetxeen eta enpresen artean lankidetzan garatzen den ikaskuntza-prozesu baten bitartez.

LAN eginez IKASI,
baina ez lan egin ikasiz

LH Dualak gazteak lan-merkatuan sartzeko bidea erraztea bilatzen du, horretarako kalitateko enpleguak sustatuz. Produktu eta ekoizpen prozesuaren ordez langilearen kualifikazioa eta gaitasunari lehentasuna ematen die.

Informazio gehiago, https://www.fpeuskadiduala.eus/

Gurekin harremanetan jartzeko : lpduala@izarraitz.eus

Izarraitz Lanbide Heziketan lan poltsa zerbitzua eskaintzen dugu gure ikasleen laneratzea errazteko. Erregistratzea nahi baduzu, jar zaitez harremanetan zuzenean zerbitzuaren arduradunarekin, jarraitu beharreko urratsak eta eman beharreko dokumentazioa adieraziz.

Gurekin harremanetan jartzeko: lanpoltsa@izarraitz.eus

Lanbide Heziketako ikastetxeetan ditugun ekipamendu eta instalazio aurreratuak enpresen eskura jartzen ditugu, arlo ezberdinetan adituak diren gure irakasleen esperientziarekin batera.

Informazio gehiago

Gurekin harremanetan jartzeko tkgune@izarraitz.eus

Izarraitz Lanbide Heziketa LHII-n, orientazioa gure hezkuntza-ereduaren zutabe estrategikoa da. Pertsona ardatz duen ikuspegi batetik, ikasleei bere ibilbide akademiko, profesional eta pertsonalean laguntza osoa eskaintzen diegu, euren garapen integrala eta ongizatea bermatzeko.

Gure orientazio-zerbitzua gertu dagoen espazio seguru eta konfidentziala da; ikasle bakoitzaren beharretara egokitutako laguntza eskaintzen dugu, beti errespetuz, enpatiaz eta profesionaltasunez.

Euskal Autonomia Erkidegoan, lan-esperientziaren edo prestakuntza ez-formalaren bidez eskuratutako konpetentzia profesionalak egiaztatzeko prozedura modu iraunkorrean dago irekita. Sistemak aukera ematen die herritarrei dituzten gaitasunak ofizialki aitortzeko, eta horri esker, kualifikazio maila handitu eta lan-aukera hobeak lortu ditzakete. Prozedura Lanbide Heziketako eskaintzan jasotako konpetentzia-atal guztietara zabaltzen da, eta orientazioa, aholkularitza eta ebaluazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako ikastetxeetan eta Lanbideren bulegoetan jasotzen da.

Informazio gehiago

Gurekin harremanetan jartzeko bulegoa@izarraitz.eus