Egitasmoak

Ekintzailetasuna, mugikortasuna, berrikuntza, euskara, jasangarritasuna...

Izarraitz Lanbide Heziketa, 2018-2019 ikasturtean Eskola Agenda 21 proiektuaren parte izatetik gaur egun Eskola Agenda 2030 proiektura pasa da. Egitasmo hau, eskolen eremurako udalek indarrean duten ingurumen programa bat da, ikastetxe osoa izanik bertan parte hartzeko aukera duena (ikasle, irakasle eta langile ez irakasleak).

Proiektu honek konpromiso bikoitza eskatzen du: alde batetik, kalitatezko ingurumen hezkuntza bultzatzea, eta bestetik gure eskolak ingurumenean duen inpaktua gutxitzea.

Horretarako Izarraitz Lanbide Heziketan, ingurumena kudeatzeko zenbait jarduera egiten dira, gure baliabideen kontsumoa kontrolatzeko (papera, ura, argia, berokuntza…) eta gure hondakinek sortzen duten eragina kontrolatzeko (gaikako bilketa eta bakoitzari bere tratamendua emanez).

Izarraitz Lanbide Heziketak, Eskola Agenda 2030arekin ondorengo HELBURUAK sustatzen ditu:

  • Tokiko Eskola Agenda 2030ean parte hartu (Azkoitita eta Azpeitia)
  • Ikastetxeko komunitatea ingurugiroarekiko sentsibilizatu.
  • Ikastetxeko komunitatea partaidetzara bultzatu.
  • Jasangarritasuna lortzeko ekintzak eta jarrerak bultzatu.
  • Ikastetxea ingurugiroarekiko sentsibilizatu ekintza eta jarrera jasangarrien bidez.

Era berean, gure helburua ingurumena zikloetan programatutako moduluetan sartzea da (curriculumean) eta jarduera batzuk burutzen dira ingurumen heziketa osatze aldera (Odol ateraldian, irteerak inguruko enpresetara, ingurumenari buruzko galdeketa eta hitzaldiak…).

GARAPEN JASANGARRIRAKO HELBURUAK

Izarraitz Lanbide Heziketa, Nazio Batuek (Agenda 2030) garapen iraunkorrerako proposatutako helburuekin bat datorrenez, hauek sustatuko ditu bere kidegoaren artean.

  • Ikastetxearen ingurumen-kudeaketarako sistema sustatzea eta hobetzea.
  • Gure arrasto ekologikoa murriztea.
  • Gure ingurumen-aldarrikapena komunikatzea.
  • Iraunkortasun arloan gure erakundean eta beste ikastetxeekin eta erakundeekin lankidetza-lana sustatzea.
  • Desberdintasun sozialak murrizten laguntzea eta gure erakundean solidaritate-balioak sustatzea.
  • Erakundeko pertsonen osasunaren hobekuntzan laguntzea.
  • Elkarbizitza hobea sustatzea, kalteberatasun, desgaitasun, nagusikeria eta genero-desberdintasun egoeretan sentiberatasun berezia adieraziz.
  • GIH 17+1 sustatzea: Hizkuntza eta kultura aniztasuna, kultura babesteko eta kultura eta hizkuntza gutxituagoak mantentzeko eta laguntzeko konpromisoa hartuz.
  • Gurearen desberdinak diren kultura eta errealitateetatik etorritako pertsonen inklusioaren alde lan egitea.
  • Erakundearen konplimendu eta etika prozedurak garatzea zerbitzu publiko ona eta kalitatezkoa sortzeko, ondo egindako lanarekiko konpromisoa bilatuz pertsonengan.
  • Belaunaldien arteko orekaren alde lana egitea, egungoek etorkizunekoak kontuan izanik, gizartearen, kulturaren eta ingurumenaren narriadura txikiagotuz.