Lankidetza bideak irekitzen, ERLO GROUP era bisita
Aste honetan Azkoitiko ERLO GROUP enpresa bisitatzeko aukera izan dute Izarraitz LHIIko TKguneko gure kideak, enpresa eta ikastetxearen arteko harremanak sustatu asmoz, eta lankidetza aukera posibleak aztertuz.
Alde batetik gure ikasleak praktiketara joateko aukerataz hitz eginez, ikastetxeak eskaintzen duen LHDUALA zerbitzuaren barruan.
Eta beste aldetik enpresarekin lankidetzan aritzeko proiektuei buruz informazioa jasoz TKgune zerbitzuaren barruan.
Benetan bisita interesgarria izan zen, mila esker ERLO GROUP!