688 716 482 ·  Tel.: 943 85 21 74  ·  bulegoa@izarraitz.eus

Mikroinformatika Sistemak eta Sareak

Erdi mailako zikloa (BERRIA)

LAN IRTEERAK:

  • Informatika-tresneriaren instalatzaile konpontzailea.
  • Informatika-euskarriko teknikaria.
  • Datu-sareen teknikaria.
  • Mikroinformatika-sistemetako periferikoen konpontzailea.
  • Mikroinformatikako saltzailea.
  • Telelaguntzako operadorea.
  • Sistema-operadorea.

24_25 ikasturterako BERRIKUNTZAK

Ikasiko duzuna:

Sistema mikroinformatikoak, isolatuta edo sarean, instalatzea, konfiguratzea eta mantentzea, baita sare lokalak ingurune txikietan ere. Hauek izango dira egingo dituzun lanak:

  • Oinarrizko softwarea eta aplikazio-softwarea instalatzea eta konfiguratzea, baita sare lokal kableatuak, haririk gabekoak edo mistoak, sare publikoetara konektatuak.
  • Sare lokaleko ingurune batean erabiltzaile anitzeko zerbitzuak, aplikazioak eta gailu partekatuak instalatzea, konfiguratzea eta mantentzea.
  • Ordenagailuak eta periferikoak muntatzea eta konfiguratzea.
  • Sistema mikroinformatikoak instalatzeko, konfiguratzeko eta mantentzeko eragiketekin lotzen den logistika zehaztea.
  • Sistema mikroinformatikoetan eta sareetan disfuntzioak diagnostikatzea proba funtzioalen bidez.
  •  Ingurune txikietan sare lokalen kableatua eta elektronika berraztertzea eta haiek hedadura zabaleko sareekin konektatzea.
  • Sistemako hutsegiteen eta datu-galeren aurrean datuak eta aplikazioak berreskuratzeko ezarritako prozedurak gauzatzea.
  • Sistemaren dokumentazio teknikoa eta administrazio-dokumentazioa lantzea, aurrekontuak prestatzea eta bezeroari aholkuak ematea.

* ETHAZI eredua: (erronketan oinarritutako metodologia)

  • Ikaskuntza kolaboratiboan oinarritutako erronken bidez lan egiten da. Eginaz ikasi.
  • Zeharkako gaitasunak lantzen dira: sormena, iniziatiba, lantaldea, komunikazioa, gaitasun digitalak,…

Mikroinformatika Sistemak eta Sareak

Erdi maila

Lanbide familia: Informatika eta Komunikazioak
Titulazioa: Mikroinformatika Sistemak eta Sareak
Kurtso kopurua: 2
Orduak enpresan: 380 ordu
Orduak ikastetxean: 1.620 ordu
Orduak guztira: 2.000 ordu

Ikusi bideoa

Partekatu
Web gune honek bere cookieak eta bitartekoenak erabiltzen ditu, nabigatzailean gordetzen diren textu fitxategi eta datu analitikoz osatuak, nabegazio ohituren lehentasunak gorde eta baita okerrak konpondu eta hobetzeko erabiltzen direnak. Nabigatzen segi ez gero bere erabilera baieztatzen duzula ulertzen dugu. Onartu botoia pintxatuaz mezu hau ez da gehiago agertuko. Informazio gehiago edo konfigurazioa aldatu nahi izan ez gero, gure Cookien Politikan informazio gehiago aurkituko duzu. Cookien politika.    Irakurri
Privacidad