LH Duala

LAN eginez IKASI, baina ez lan egin ikasiz

Lanbide Heziketa Dualak ikaskuntza-prozesuak konbinatzen ditu enpresa eta ikastetxeetan, batzuen eta besteen arteko lankidetzaren bitartez.

Ikasleek enpresan egingo duten formakuntzak lotura estua izan behar du heziketa-zikloko lanbide-profilarekin eta programatutako espezializazioekin. Horrenbestez, enpresan egindako lan horiek, produkzio-emaitza ez ezik, ikaskuntza bera ahalbidetu behar dute, bai eta, azken finean, lanari dagozkion gaitasunak, espezializazioari dagozkionak, eta enplegagarritasuna hobetzeko bestelako zeharkako gaitasun erabilgarri batzuk eskuratu ahal izatea ere.

LH Dualaren helburuak:

Lanbide Heziketa Dualaren helburua Lanbide Heziketako titulu bat lortzeko aukera ematea da, ikastetxeen eta enpresen artean lankidetzan garatzen den ikaskuntza-prozesu baten bitartez.

LAN eginez IKASI, baina ez lan egin ikasiz

LH Dualak gazteak lan-merkatuan sartzeko bidea erraztea bilatzen du, horretarako kalitateko enpleguak sustatuz. Produktu eta ekoizpen prozesuaren ordez langilearen kualifikazioa eta gaitasunari lehentasuna ematen die.

LH Dualaren abantailak:

Enpresarentzat

  • Langile kualifikatuak, Euskal Herriko enpresen ekoizpen sarearen premietara egokitutakoak eta enpresetako prozesuetan eta kulturan ikasitakoak prestatzen ditu. Horrek enpresen lehiakortasuna areagotzen du.
  • Enpresak programaren bidez pertsonak ezagutu eta hezitzeko sistema bat du.
  • Esperientzia honek enpresako belaunaldi-erreleboa errazten du.

Ikasleentzat

  • Ikasleek benetako lan-egoeretan dute ikasten eta lan-esperientzia handia lortzen. .
  • Egindako lanaldiarekiko proportzionala den ordainsaria jasotzen dute, kontratuaren edo hitzarmenaren arabera, eta Gizarte Segurantzan kotizatuz hasten dute bere lan-bizitza.
  • Enplegagarritasuna hobetzen du.

Ikastetxeentzat

    • Lan-merkatuak behar dituen beharrei aurre egiteko informazio ezin hobea lortzen du.
    • Enpresen eta ikastetxeen arteko loturak estutzen ditu.
    • Enpresen ESK (Erantzun Sozial Korporatibo) politikak laguntzen ditu.

LH Dualaren MODELOAK

2 urteko modalitateak

2 urteko planen helburua da ikasleek zikloan barneratzen dituzten gaitasunak indartzea; 2.400 eta 2.800 ordu arteko iraupena dute osotara.

3 urteko modalitateak

3 urteko planen helburua da ekoizpen-prozesu konplexuak direla-eta enpresek dituzten beharrei behar bezalako erantzuna emango dien espezializazio bat eskuratzea; 3.400 eta 4.700 ordu arteko iraupena dute osotara.

Plan biek 83/2015 Dekretuaren babesa dute eta bi modu hauetara gauza daitezke:

  • Prestakuntza eta ikaskuntzako kontratu baten bitartez: modalitate honetako ikasleek Lanbide zerbitzuan izena emandako 25 urtetik beherako langabetuak izan beharko dute.
  • Beka bidez: modalitate honetan ez dago adin-mugarik. Espezializazio programei babesa ematen die. Gizarte-segurantzarako kotizatzen du eta antzeko ordainsariak jasotzen dituzte.

Informazio gehiago