Izarraitz Lanbide Heziketa LHII

Gure Ingurumen Politika

Izarraitz Lanbide Heziketa bere erantzukizun sozialaz jabetzen da eta beharrezkoa ikusten du ingurumena babestearren ingurumen-politika bat ezartzea.

Horretarako behar dituen baliabideak modu jasangarrian erabiltzeko konpromisoa hartuko du, klima aldaketan ahalik eta eragin txikiena egiten saiatuko da, biodibertsitatearen babesera egokituko da eta ikastetxearen jarduerak ingurumenean eragiten duen inpaktua ahalik eta gutxiena izatea bermatuko du. Halaber, bere garapen pertsonala eta soziala ingurunearen, ekonomiaren eta gizartearen jasangarritasunaren gakoan irudikatzen duten pertsonak prestatzeko konpromisoa hartzen du. Ingurumen-politika honi edukia emateko, honako printzipioak ezarri ditu:

  • Izarraitz Lanbide Heziketako kidegoa heztea, prestatzea eta sentsibilizatzea bere jardun profesionalaren garapenerako duen ingurune-portaera hobetzen.
  • Ikastetxearen kudeaketa-eremuetan ingurumen-praktika onak sustatzea (aurrea hartu-arindu-berrerabili-birziklatu).
  • Bere bizitza-zikloaren azterketa egin
  • Karbono dioxidoaren isuria gutxitzeko beharrezkoak diren neurriak hartzea, klima-aldaketa arintzearren.
  • Programa, erakunde publiko eta pribatuekin kolaborazio-kanalak ezartzea antzemateko ingurumen-jokabide berriak identifikatzeko.
  • Ikastetxean ematen diren ziklo guztietan, Lanbide Heziketako Agenda 2030 gairen bat Curriculumean sartuko da (ETHAZI metodologia aprobetxatuz).
  • Ikastetxeko kidego osoari (irakasle, ikasle, langile ez dozente) norbanako ingurumen konpromisoa sinatzeko aukera ematea.
  • 2030 jasangarritasun garapenerako 18 helburuak ikastetxeko kidegoan zabaltzea.