Izarraitz Lanbide Heziketa LHII

Kudeaketa Sistema Aurreratua

KUDEAKETA SISTEMA AURRERATUA

IZARRAITZ Lanbide Heziketako Zuzendaritzak, erakundeko gainerako pertsonekin batera, interes taldeei beraien baldintzak eta itxaropenak beteko dituen kalitatezko zerbitzu bat emateko erantzukizuna bere gain hartu du, betiere ingurumena errespetatuz eta pertsonentzat segurtasuna bermatuz. Beraz, zentruan ezinbestekotzat jotzen dugu ikastetxeko jarduera ildo guztietan, ikastetxea osatzen duten pertsona guztiei begira, informazioa ematea, komunikatzea, prestatzea, parte hartzea eta haiekin kontsultatzea, beren izenean jarduerak egiten dituzten pertsonak ere barne hartuta.

Hori horrela, Izarraitz LHII k, 2019ko irailean lanbide heziketako ikastetxe integratu bezala hasi zuen ikasturtea, eta gaur egun, IS0 14001, ingurumen kudeaketa sistemen ziurtapena eta IS0 9001, kalitatearen kudeaketa sistemen ziurtapena ditu(klik eginaz gainean ikusgai). Gainera LANBIDE HEZIKETAKO AGENDA 2030en parte hartzen du.

ISO 9001 arauan zertifikatutako prozesu kudeaketan oinarrituz, ondorengoak lortu ditugu:

ISO 9001

Kudeaketa sistemaren eta haren jarduera esparruko lanaren eraginkortasuna etengabe hobetzea.

Gure jardueran aplikagarriak diren lege baldintzak eta gure egin ditugun baldintzak betetzea.

Ikastetxeko helburuak finkatzea, beharrezkoa denean berrikustea, zabaltzea eta bete daitezen bermatzea.

ISO 14001 arauaren bidez ikastetxe barruan sor daitezkeen ingurumen arriskuak kudeatzen eta identifikatzen ditugu:

Ingurunearen prebentzioa eta zaintza

Langileei eta ikasleei gure jarduerak ingurugiroan dituen ondorioen berri ematea

Ingurumenaren babesa eta kutsaduraren prebentzioa sustatzea

LANDUKO DITUGUN ESTRATEGIAK
  • Eskaintza akademiko anitza bideratzea, ikasleen behar desberdinak kontutan hartuz eta gaur egungo eta etorkizuneko gizartearen eskaerei erantzunez.
  • Eskola komunitateko kide guztien arteko harremanak eta elkarlana hobetzea, euren asmoak eta kezkak jasoz eta praktikan gauzatuz, Hezkuntza Proiektuan sinetsi dezaten.
  • Bailarako hutsune eta beharrak detektatzea eta hauei erantzutea, inguruko erakundeekin eta enpresekin harremanak sendotuz eta, denon artean, sortzen diren iradokizun eta eskaerei erantzuna emanaz.
  • Pertsonak eta baliabide materialak, teknologikoak, fisikoak eta ekonomikoak garatzea, eguneroko jardueran optimizaziozko irizpidez erabiliz eta hobetuz.
  • Pertsonalaren formazioa benetako beharretan, gelan aplikatzeko prozeduretan, metodologia egokienetan eta etengabeko eguneratze eta hobekuntzan oinarritzea.
  • Ikaslego/langilego guztiaren arteko koordinazioa burutzea, prozesuen ebaluazioan eta hobekuntza etengabean oinarrituz.
  • Zuzendaritza talde eraginkorrak garatzea, erakundearen kudeaketa erabateko kalitatearen kudeaketa ereduan, kultura eraikitzailean eta gardentasunean oinarrituz, estamentu guztien dinamika bultzatzeko.
  • Gure aktibitatean legediaren eskakizunak, ingurumen arauak eta guk gain hartu ditugunak betetzea.
  • Kudeaketa Politika abiapuntu bezala hartuta, ikastetxearen helburuak zehaztu, zabaldu, bete eta beharrezkoa denean errebisatzea. Langileei eta ikasleei gure jarduerak inguruan dituen ondorioei eta gure jarduerekin lotutako ingurugiroaren- eraginei buruzko informazioa ematea.
  • Kudeaketa Sistema Integratuaren efikazia eta eginkizunak bere arloetan etengabe hobetzea.