Misioa
Gure ikastetxearen zeregina geure inguruko (Urola bailarako) gaur egungo eta etorkizuneko hainbat lanbidetarako formazio beharrei erantzutea da, ikasleari bere ahalmenen garapen progresiboan oinarritzen den heziketa emanez, euskal kultura eta hizkuntza normalizazioa bultzatuz eta pertsonen arteko harreman integratzaileak bideratuz, gure herrian, jarrera baikorrez txerta dadin.
Baita Zuzendaritza, erakundea osatzen duen pertsonekin, bere bezeroei ingurumenaren eskakizunak eta betebeharrak betetzen duen kalitate zerbitzu bat eskaintzeaz arduratzen da. Horretarako, nahitaezkoa da Kudeaketa Sistema Integratuaren arlo guztietan informazioa, komunikazioa, prestakuntza, parte hartzea eta erakundea osatzen duen pertsonen iritzia jasotzea eta bere izenean ekintzak burutzen dituzten pertsonak ere kontuan hartzea.
Bisioa
Gure ikastetxearen ikuspegia euskara, teknologia nahiz kultura, ingurugiro eta osasun arloetan eredugarri izanez, bailarako gaur egungo eta etorkizuneko formazio eta hezkuntza beharrei erantzun egokiak emanez, ondo egindako lanaren poza baloratuz eta proiektu erakargarri, ilusionagarri, partehartzaile eta eraginkorrak bultzatuz, bailarako irakaskuntzan erreferente izatea da.
Balioak
- Euskara eta euskal kulturaren aurrerakuntza bultzatzen duen erakundea gara eta ingurune eleanitz eta kultur anitza integratzen duena.
- Ikaslea da bere osotasunean gure hezkuntza prozesuaren funtsezko helburua.
- Erakunde pluralista, irekia, hezkidetzailea, ez diskriminatzailea eta balore demokratikoen bultzatzailea gara.
- Estamentu guztien -guraso, ikasle, irakasle, ez-irakasle- partaidetza aktiboa eragile izango da gure funtzionamenduan.
- Komunikazio on baten bitartezko maila guztietako gestio gardentasunak gidatuko du gure ekintza.
- Talde lana eta ikaslego/langilego guztiaren arteko koordinazioa -bai zeharkakoa eta bai goitik beherakoa- izango dira gure ekintzaren ardatz.
- Etengabeko hobekuntzan oinarritutako berrikuntza pedagogikoa izango da gure ikastetxeko zutarri.
- Bailarara irekia, inguruko erakundeekiko harreman eta kolaborazio estuan ari den ikastetxea gara, Lanbide Heziketako nahiz Etengabeko Ikaskuntzan maila guztietako formazio beharrei erantzuna emanez.
- Kutsadura aurrezaintzea eta ingurugiroa zaintzea eta aurrezaintzea. Baita ikastetxean edo bere izenean burutzen diren ekintzetatik sor daitezkeen kalteak langileen segurtasunean eta osasunean ere aurrezaintzea ere.