688 716 482 ·  Tel.: 943 85 21 74  ·  bulegoa@izarraitz.eus

Bulegoko informatikako oinarrizko profesionala

Oinarrizko lanbide heziketa (BERRIA)

LAN IRTEERAK:

  • Sistema mikroinformatikoetako muntatzaile laguntzailea.
  • Informatika-sistemak mantentzeko laguntzailea.
  • Informatika-sistemen instalatzailearen laguntzailea.
  • Datuen transmisiorako sistemen instalatzailearen laguntzailea.
  • Bulegoko laguntzailea.
  • Zerbitzu orokorretako laguntzailea.
  • Datuen grabatzailea eta egiaztatzailea.
  • Digitalizazioko laguntzailea.
  • Dokumentuen saileko langilea.

24_25 ikasturterako BERRIKUNTZAK

Ikasiko duzuna:

Informatikako tresneria eta aplikazioak erabiliz, dokumentu eta kalkulu orriekin lana egoki egingo duen profesionala izateko ikasketak zureganatuko dituzu, sistema mikroinformatikoak, periferikoak, kontsumigarriak eta datuen kableatua landuz. Hauek izango dira egingo dituzun lanak:

  • Sistema mikroinformatikoak, instalazioak eta gailu osagarriak mantentzeko, konpontzeko eta muntatzeko eragiketa osagarriak kalitate-baldintzetan egitea, beharrezkoa den materiala pilatuz, ohiko egiaztapenak eginez eta beraien funtzionamendua bermatuz
  • Sistema periferikoak eta kontsumigarriak biltegiratzeko eta garraiatzeko eragiketak egitea, segurtasun- eta katalogazio-irizpideen arabera.
  • Datuen kableak zabaltzea eta horretarako kanalizazioak muntatzea, prozedura eta teknika normalizatuak aplikatuz eta kalitate- eta segurtasun-baldintzak bermatuz.
  • Sistema eragileak eta informazioa biltegiratzeko gailuek eskaintzen dituzten erabiltzaile-inguruneko tresnak maneiatzea.
  • Ingurune fisikoarekin, sozialarekin, pertsonalarekin eta produktiboarekin lotzen diren arazo aurreikusgarriak ebaztea eta ingurumenaren orekan eragina izan dezaketen ohiko jardueren ondorioak bereiztea, horretarako arrazoitze zientifikoak eta zientzia aplikatuek eta gizarte-zientziek eskaintzen dituzten elementuak erabiliz.
  • Garapen pertsonala eta soziala erraztuko duten ohiko hainbat testuingurutan modu osasungarrian jardutea, giza osasunerako ohitura eta eragin positiboak aztertuz eta autoikaskuntza eta autonomia landuz.
  • Kultura-aniztasunaren, ondare historiko eta artistikoaren eta adierazpen kultural eta artistikoen aurrean errespetuz eta sentsibilitatez jardutea, gizarte garaikidearen gertakari eta fenomeno bereizgarriak kontutan hartuz.
  • Hainbat gizarte- edo lanbide-testuingurutan argi, doitasunez eta jarioz komunikatzea, euskaraz eta gaztelaniaz, eta oinarrizko hizkuntza-baliabideak erabilita atzerriko hizkuntzan (ingelera).
  • Lan-jarduerak egitean, laneko arriskuen prebentziorako neurriak eta segurtasun-neurriak bere gain hartzea eta betetzea, kalte pertsonalak, lanekoak eta ingurumenekoak saihestuz eta kalitate-arauak, irisgarritasun unibertsaleko arauak eta guztientzako diseinurako arauak betez.
  • Izpiritu ekintzailea izan eta bere eskubideak baliatzea eta lanbide-jardueraren ondoriozko betebeharrak betetzea -indarrean dagoen legeriaren arabera-, eta bizitza ekonomikoan, sozialean eta kulturalean modu aktiboan parte hartzea.

Bulegoko informatikako oinarrizko profesionala

Oinarrizko lanbide heziketa

Lanbide familia: Administrazioa eta kudeaketa
Titulazioa: Bulegoko informatikako oinarrizko profesionala
Kurtso kopurua: 2
Orduak enpresan: 260 ordu
Orduak ikastetxean: 1.740 ordu
Orduak guztira: 2.000 ordu

* ETHAZI eredua: (erronketan oinarritutako metodologia)

  • Ikaskuntza kolaboratiboan oinarritutako erronken bidez lan egiten da. Eginaz ikasi.
  • Zeharkako gaitasunak lantzen dira: sormena, iniziatiba, lantaldea, komunikazioa, gaitasun digitalak,…

Ikusi bideoa

Partekatu
Web gune honek bere cookieak eta bitartekoenak erabiltzen ditu, nabigatzailean gordetzen diren textu fitxategi eta datu analitikoz osatuak, nabegazio ohituren lehentasunak gorde eta baita okerrak konpondu eta hobetzeko erabiltzen direnak. Nabigatzen segi ez gero bere erabilera baieztatzen duzula ulertzen dugu. Onartu botoia pintxatuaz mezu hau ez da gehiago agertuko. Informazio gehiago edo konfigurazioa aldatu nahi izan ez gero, gure Cookien Politikan informazio gehiago aurkituko duzu. Cookien politika.    Irakurri
Privacidad