TKgune

Lanbide Heziketako ikastetxeetan ditugun ekipamendu eta instalazio aurreratuak enpresen eskura jartzen ditugu, arlo ezberdinetan adituak diren gure irakasleen esperientziarekin batera.

Informazio gehiago

Gurekin harremanetan jartzeko tkgune@izarraitz.eus

TKgune Lanbide Heziketako zentroek osatutako sarea da, ikastetxeen eta enpresen arteko ezagutzaren bi norabideko transferentzia errazteko.
Helburua enpresekin lankidetzan aritzeko proiektuak garatzea da, irakasleek eguneratze zientifiko-teknologikorako dituzten premiei erantzuteko, betiere berrikuntza sustatuta bai enpresa txiki eta ertainetan, bai LHko ikastetxeetan.

Zer eskaintzen dugu

DIGITALIZAZIOA ETA KONEKTIBITATEA
  • Software libreari buruzko aholkularitza
  • Datuen biltegiratzea eta analisia
  • Zibersegurtasunean oinarrizko aholkularitza teknikoa
INDUSTRIA 4.0 ETA FABRIKAZIO AURRERATUA
  • Prototipoen diseinua eta mekanizazioa
  • Alderantzizko ingenieritza
  • 3D inprimazio
  • CAM bidezko programazioa
  • Material ezberdinen mekanizazioa (CNC-Elektrohigadura )
  • Piezen egiaztapena(gogortasuna zimurtasun neurketak)
  • Automatizazioa eta muntaia industriala

Baliabideak

FABRIKAZIO MEKANIKOA

  • CNC mekanizazio zentruak eta tornua
  • Tornu eta fresagailu konbentzionalak
  • Artezgailuak eta elektrohigadura
  • CAD-CAM baliabideak
  • 3D inprimagailuak
  • Piezen egiaztapenerako gela
  • Soldadura tailerra

MANTENU INDUSTRIALA

  • Automatizazio industriala
  • Mantenu industrialeko tailerra

AROTZERIA

  • CNC fabrikazio makinak
  • Laser bidezko ebaketa

INFORMATIKA

  • Birtualizazio zerbitzariak (Windows / linux)
  • Zibersegurtasun laborategia
  • Automatizazioa eta muntaia industriala

TKGuneko eskuorria

tkgune eskuorria

Gure katalogoa