Zer da ETHAZI ?
Aspalditik enpresen eskakizunak langileen profil berri bati lotuak daude.
Gaitasun edo konpetentzi teknikoetaz gain, zeharkako konpetentzietan jartzen da garrantzia: ekipoan lan egiteko gaitasuna, autonomia, erantzukizuna, egoera berrien aurrean malgutasuna, komunikazioa, sormena,…
Testuinguru berri honetan eta Lan mundutik jasotzen ditugun eskaera berri horiei hobeto erantzuteko, Izarraitz Lanbide Heziketan eredu aldaketa ematen ari gara ETHAZI proiektuan oinarrituz.
Honek aldaketa metodologi disruptiboa suposatzen du, metodologi tradizionaletik, erronketan oinarritutako ikaskuntza kolaboratiboetara salto eginez.
ETHAZI (ETekin HAndiko ZIkloak)
Ikaskuntza-eredu guztia ERRONKETAN OINARRITUTAKO IKASKUNTZA KOLABORATIBOAREN inguruan antolatzen da, hori da elementu nagusia.
ETHAZI ereduaren ezaugarriak:
- Erronketan oinarritutako ikaskuntza kolaboratiboa:
- Erronka intermodularrak (modulu desberdinak konbinatuz)
- Ekipotan lan egiten da, era kolaboratiboan
- “Ikaskuntzak” du garrantzia (eta ez horrenbeste irakaskuntzak)
- Eboluziora bideratutako ebaluazioa:
- Zeharkako gaitasunetan ere indarra jarriz:
- Iniziatiba
- Elkar-lana
- Autonomia
- komunikazioa
- Gaitasun digitalak
- Sormena
- …
- Feed-backei garrantzia emanez
- Zeharkako gaitasunetan ere indarra jarriz:
- Plangintza, Irakasle talde autokudeatuen bidez:
- Erronken diseinua
- Ordutegi/egutegien plangintza
- Asteko plangintza
- Espazioen erabilera malgua
Informazio gehiago: https://www.tknika.eus/eu/cont/proyectos/ethazi-2/ (hipervincular)
Gurekin harremanetan jartzeko : ethazi@izarraitz.eus