Arima gaua Izarraitz LHII-n

Balioak 4.0 programaren barruan, aurten ere gure ikastetxean gau beltza- arimen gauaren inguruan hainbat ekintza egin dira.
Bertan, egun honen nondik-norakoak jakiteko eta dauden usadioak ezagutzeko dokumental bat ikusi da eta talde hausnarketa/eztabaida/elkarrizketa bat egin gelan.
Ondoren, tarte bat hartu da banaka, orri zati batean beldurra ematen diguten gauza/sentsazio/egoerak idazteko eta usadioak dioen modura, beldurrak erretzeko sutara bota du bakoitzak bere papertxoa.
Usadioak berreskuratu eta hausnarketa egiteko ekintza polita izan da!