IZARRAITZ lanbide heziketa is an educational center which only offers proposals within the vocational training.
Within this proposals, we offer Vocational training (middle and high-level) and courses for workers and unemployed people. In our school center, we offer 5 different professional training cycles, exclusively in Basque.
ENPRESAK
Lantokiko prestakuntza (LP) derrigorrezko lanbide modulua da, Lanbide Heziketako irakaskuntza mota guztietan egin ohi dena: oinarrizko lanbide heziketan, Erdi mailako zikloetan eta Goi mailako zikloetan.
Lantegian egiten den enpresaren prestakuntza-fase praktikoa da eta, oro har, prestakuntza-zikloaren modulu profesional guztiak gainditu ondoren, enpresa ingurune erreal batean egiten da.<
Lantokiko Prestakuntza (LP) modalitateak ez du lan-egoerarik edo praktika/beka harremanik, bertaratzen diren ikasleak matrikulatutako irakaskuntzan matrikulatuta jarraitzen dute: eskolako ikasleak dira, ez langileak/bekadunak.
Informazioa gehiago:
Gurekin harremanetan jartzeko: lpduala@izarraitz.eus
Lanbide Heziketa Dualak ikaskuntza-prozesuak konbinatzen ditu enpresa eta ikastetxeetan, batzuen eta besteen arteko lankidetzaren bitartez.
Ikasleek enpresan egingo duten formakuntzak lotura estua izan behar du heziketa-zikloko lanbide-profilarekin eta programatutako espezializazioekin. Horrenbestez, enpresan egindako lan horiek, produkzio-emaitza ez ezik, ikaskuntza bera ahalbidetu behar dute, bai eta, azken finean, lanari dagozkion gaitasunak, espezializazioari dagozkionak, eta enplegagarritasuna hobetzeko bestelako zeharkako gaitasun erabilgarri batzuk eskuratu ahal izatea ere.
LH Dualaren helburuak
Lanbide Heziketa Dualaren helburua Lanbide Heziketako titulu bat lortzeko aukera ematea da, ikastetxeen eta enpresen artean lankidetzan garatzen den ikaskuntza-prozesu baten bitartez.
LAN eginez IKASI,
baina ez lan egin ikasiz
LH Dualak gazteak lan-merkatuan sartzeko bidea erraztea bilatzen du, horretarako kalitateko enpleguak sustatuz. Produktu eta ekoizpen prozesuaren ordez langilearen kualifikazioa eta gaitasunari lehentasuna ematen die.
Informazio gehiago, https://www.fpeuskadiduala.eus/
Gurekin harremanetan jartzeko : lpduala@izarraitz.eus
Izarraitz Lanbide Heziketan lan poltsa zerbitzua eskaintzen dugu gure ikasleen laneratzea errazteko. Erregistratzea nahi baduzu, jar zaitez harremanetan zuzenean zerbitzuaren arduradunarekin, jarraitu beharreko urratsak eta eman beharreko dokumentazioa adieraziz.
Gurekin harremanetan jartzeko: lanpoltsa@izarraitz.eus
KUDEAKETA SISTEMA
IZARRAITZ Lanbide Heziketako Zuzendaritzak, erakundeko gainerako pertsonekin batera, interes taldeei beraien baldintzak eta itxaropenak beteko dituen kalitatezko zerbitzu bat emateko erantzukizuna bere gain hartu du, betiere ingurumena errespetatuz eta pertsonentzat segurtasuna bermatuz. Beraz, zentruan ezinbestekotzat jotzen dugu ikastetxeko jarduera ildo guztietan, ikastetxea osatzen duten pertsona guztiei begira, informazioa ematea, komunikatzea, prestatzea, parte hartzea eta haiekin kontsultatzea, beren izenean jarduerak egiten dituzten pertsonak ere barne hartuta.
ISO 9001arauan zertifikatutako prozesu kudeaketan oinarrituz, ondorengoak lortzeko ahalegina egiten dugu:

ISO 9001arauan zertifikatutako prozesu kudeaketan oinarrituz, ondorengoak lortzeko ahalegina egiten dugu: