
Ingurumen-hezkuntza programa bat denez, ingurumen-arazoen konponbidean parte hartzeko ezaguera, gaitasuna, jarrera, motibazioa eta konpromisoa garatzea da haren xede nagusia.
Bere ezaugarri garrantzizkoenak hauexek dira:
- Bi eremu lantzen ditu, eskola bera eta udalerria edo eskualdea.
- Hezkuntza-komunitatearen partaidetza du ardatz eta oinarri, eta ikasleen protagonismoa bilatzen du.
- Kudeaketa arduratsu eta jasangarria sustatzen du.
- Curriculum-berrikuntza eragiten du.
Informazio gehiago: http://www.euskadi.eus/eskolako-agenda-21-jasangarritasunerako-hezi/web01-a2inghez/eu/#2895
Gurekin harremanetan jartzeko : eskolaagenda21@izarraitz.eus