Zurgintzako ikasleek EGOIN enpresa bisitatu dute Ean

Izarraitz Lanbide Heziketa LHIIko Zurgintza eta Altzarigintzako ikasleek irteera didaktikoa egin dute aste honetan Bizkaiko Ea herrian dagoen EGOIN enpresara.
Bisitan zehar, ikasleek egurrezko eraikuntzen diseinu, fabrikazio eta instalazio prozesuak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute, sektorean erreferente den enpresa baten eskutik. Eraikuntza jasangarriaren aldeko apustua, industrializazio-maila handia eta kalitate tekniko altua izan dira nabarmendutako alderdi nagusiak.
Esperientzia honek ikasleen prestakuntza praktikoa eta lan-munduarekiko harremana indartzen ditu, ikasgelan lantzen diren edukiei ikuspegi erreal eta aplikatua emanez.
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |



