ZURGINTZAko ikasleak DONIBANE GARAZIn

Atzo eguerdian iritsi ziren Zurgintzako erdi mailako ikasleak Donibane Garazira, aste osoko egonaldia hasteko. Bertan, Lycée de Navarre zentroko instalazioak ezagutzeko aukera izan zuten, eta ondoren, ikastetxeko jangelan bazkaldu zuten.
Arratsaldean, bertako ikasleekin lehen harremana egiteko aukera izan zuten soinketako saioan, areto futbolean elkarrekin arituz. Ekintza polita izan zen ikasleak elkar ezagutzen hasteko eta aste honetan zehar Donibane Garazin biziko duten esperientziari giro onean ekiteko.
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |





