Zubilanetan III. Topaketa

Etorkizuneko profesionalak prestatzen, enpresetako instruktoreek ere funtsezko lana egiten dute.
Azaroaren 5ean, Zubilanetan! III. Topaketa izango dugu Izarraitz LHII-n, haien esperientziari, ezagutzari eta inplikazioari balioa emateko.
Enpresen eta Lanbide Heziketaren arteko zubiak eraikitzen jarraitzeko, esperientziak, praktika onak eta erronkak partekatuko ditugu, elkarrizketaren eta parte-hartzearen bidez.
📅 Azaroak 5
🕘 09:00–11:30 | 08:45ean harrera eta kafea
📍 Izarraitz LHII
Zure ikuspegia eta ekarpena ere garrantzitsuak dira. Zatoz eskualdeko talentuaren etorkizuna elkarrekin lantzera!
Izena emateko, sartu hemen!
