ZUBILANETAN! II topaketak IZARRAITZen

Gaur goizean, Zubilanetan! II topaketak egin ditugu Izarraitz Lanbide Heziketa LHIIn, eskualdeko enpresen eta Lanbide Heziketaren arteko lankidetza sendotzeko helburuarekin. Topaketek Urola Erdiko talentuaren garapena elkarrekin gidatzeko beharra jarri dute erdigunean.
Aurtengo edizioan, Jorge Arévalo izan dugu hizlari nagusi, eta bere hitzaldian Lanbide Heziketaren egungo erronkak eta etorkizuneko aukerak aztertu ditu, enpresa-ekosistemarekin duen lotura estrategikoa azpimarratuz.
Egitarauaren baitan, eskualdeko enpresa eta erakunde kolaboratzaileen esperientziak partekatu dira, harreman berriak sortzeko eta etorkizuneko lankidetza-ildoak indartzeko aukera eskainiz. Zubilanetan! ekimenak berriz ere agerian utzi du Lanbide Heziketak lurraldearen garapen ekonomiko eta sozialean duen funtsezko rola.
Eskerrik beroenak parte hartu duten enpresa, hizlari eta eragile guztiei, eta bereziki gaurko topaketak posible egin dituzten guztiei. Elkarrekin jarraituko dugu zubiak eraikitzen.
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |



