ZIBERSEGURTASUNeko ikasleak CYBERFRONT ekitaldian izan dira ANOETAn

Zibersegurtasuneko ikasleek Cyberfront ekitaldian parte hartu dute Donostiako Anoeta Estadioan. Bertan, zibersegurtasunarekin lotutako tailer praktikoetan aritu dira, sektoreko azken joerak eta tresnak zuzenean ezagutuz.
Esperientzia baliagarria izan da ikasleentzat, arlo profesionalean gero eta garrantzitsuagoa den zibersegurtasunean euren trebetasunak sendotzeko aukera emanez.