Euskal Autonomia Erkidegoan, lan-esperientziaren edo prestakuntza ez-formalaren bidez eskuratutako konpetentzia profesionalak egiaztatzeko prozedura modu iraunkorrean dago irekita. Sistemak aukera ematen die herritarrei dituzten gaitasunak ofizialki aitortzeko, eta horri esker, kualifikazio maila handitu eta lan-aukera hobeak lortu ditzakete. Prozedura Lanbide Heziketako eskaintzan jasotako konpetentzia-atal guztietara zabaltzen da, eta orientazioa, aholkularitza eta ebaluazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako ikastetxeetan eta Lanbideren bulegoetan jasotzen da.
Informazio gehiago nahi izan ezkero jarri ondorengo posta elektronikoan harremanetan: bulegoa@izarraitz.eus
Eta hemen prozesuari buruzko informazio gehiago.
















