ZAGREB eta IVREAko ikasleak gurean

Tesla Technical School (Zagreb) eta IIS Olivetti (Ivrea) ikastetxeetako mekanikako 12 ikasle eta 2 irakasle Izarraitz Lanbide Heziketa LHII-n daude martxoaren 6ra arte.
Egonaldian zehar, gure ikasle eta irakasleekin batera hainbat jarduera tekniko eta praktiko egingo dituzte, beren ikasketekin lotutako proiektu eta tailerretan parte hartuz. Esperientzia honek aukera emango die ezagutza teknikoak partekatzeko, lan-metodologiak alderatzeko eta kultura desberdinak bertatik bertara ezagutzeko.
Mugikortasun honek gure ikastetxearen nazioarteko sareak sendotzen ditu eta Lanbide Heziketaren ikuspegi europarra indartzen laguntzen du.
Ongi etorriak, benvenuto, dobrodošao!
![]() |
![]() |


