688 716 482 ·  Tel.: 943 85 21 74  ·  bulegoa@izarraitz.eus

Urriak 14an langabetuei zuzenduriko SOLDADURA ikastaroa martxan jarriko da.

Iraurgi Berritzenen Enplegu Arloa, eskualdean zaurgarritasun egoeran edo arriskuan aurkitzen diren langabetuei zuzenduriko “Urola Erdian ElkarEkinez UE3” proiektua garatzen ari da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik jasotako dirulaguntzarekin. Horren helburu nagusia zailtasun egoerak dituzten pertsona langabetuei gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbide egokituak eta eraginkorrak eskaintzea da, horretarako eskualde mailako zerbitzuak integratuz.
Proiektu horren baitan, Oinarrizko Konpetentzien ikastaroak irailan zehar martxan jarri dira Azkoitia, Azpeitia eta Zestoan guztira 50 parte-hartzailerekin eta Gaitasun Teknikoei buruzko ikastaroei dagokienez, urriaren 14an gure ikastetxean SOLDADURA ikastaroa martxan jarriko da. 400 orduko ikastaroa izango da eta ordutegia 8:00etatik 13:00era izango da.
Informazio gehiago jasotzeko eta izena emateko:
Iraurgi Berritzen: Maite 688 758 494 edo Sandra 688 873 589
CIFP Izarraitz Lanbide Heziketa LHII: Gontzal 943852174
Web gune honek bere cookieak eta bitartekoenak erabiltzen ditu, nabigatzailean gordetzen diren textu fitxategi eta datu analitikoz osatuak, nabegazio ohituren lehentasunak gorde eta baita okerrak konpondu eta hobetzeko erabiltzen direnak. Nabigatzen segi ez gero bere erabilera baieztatzen duzula ulertzen dugu. Onartu botoia pintxatuaz mezu hau ez da gehiago agertuko. Informazio gehiago edo konfigurazioa aldatu nahi izan ez gero, gure Cookien Politikan informazio gehiago aurkituko duzu. Cookien politika.    Irakurri
Privacidad

Share This

Copy Link to Clipboard

Copy