688 716 482 ·  Tel.: 943 85 21 74  ·  bulegoa@izarraitz.eus

Urola Erdian Elkar Ekinez Lanean

Azpeitiko Udala, Azkoitiko Udala eta Zestoako Udala -en babesarekin, eta Zabaltzen – Sartu Koop. Elkartea-kin elkarlanean, zaurgarritasun egoeran edo arriskuan dauden pertsonen enplegagarritasuna sustatzeko estrategia abian da Iraurgi Berritzen-en eskutik, Gipuzkoako Foru Aldundia – Diputación Foral de Gipuzkoa-ko ElkarEkin proiektu estrategikoen baitan diruz-lagunduta dagoen “Urola Erdian ElkarEkinez Lanean” proiektuaren bidez.
Urola Erdiaren langabeziaren eboluzioa igoera nabarmena izaten hasi da Covid-19 krisi testuinguruan. Abuztuko azken datuen arabera, eskualdeko langabezia indizea %10,6koa da, pasa den urteko abuztuarekin alderatuz %38,9 baino gehiago. Egoera honek zaurgarritasun handien duten pertsonengan izango duen eragina gutxiezteko, enplegagarritasuna sustatzeko ekintza plan bat abian jartzeko beharra nabaria da.
Proiektu berri honen helburua, arrisku eta gizarte bazterkeria egoerak bizi dituzten pertsona helduentzat, gizarteratze-laneratzeko prestakuntza-enplegu prozesu berriak garatzea da, eta eskualdeko inklusio eragileen koordinazioa eta lankidetzaren bidez, zerbitzu sare integratua osatzea.
Proiektuak dituen bi ekintza lerro nagusiak dira:
1. Laneratzeko prestakuntza ibilbide integratu berriak exekutatzea.
Eskualdean, oinarrizko konpetentzien prestakuntza eta 2. Mailako Lanbide Zihurtagirien eskaintza indartzea da helburua, pertsona gehienek izan dezaten aukera lan merkatuan sarbidea izateko. Testuinguru honetan, pasa den irailak 28an, Azpeitiko Basazabal Jauregian, Oinarrizko Konpetentzia Formakuntza Ikastaroari, eman zaio hasiera, Zabaltzen Sarturen eskutik. Izarraitz Lanbide Heziketaren eskutik, Soldadurako ikasketetan parte hartu ahal izango dute eta Azpeitiko Udalaren bitartez, Mendeko pertsonei arreta laguntza Lanbide Zihurtagiriaren, kurtso bakoitzeko 14-15 pertsona partehartzaileekin.
2. Horretarako, industria eta zerbitzuen eremuetan ziurtagiri berrien eskaintza antolatzeko Enplegu, prestakuntza eta gizarte inklusioan Urola Erdian diharduten eragile desberdinen artean zerbitzu sare integratua garatu, ekintza plan amankomun batekin.
Beraz, hemen doakizue gure ikastetxean eskainiko dugun soldadura ikastaroari buruzko informazioa…
Web gune honek bere cookieak eta bitartekoenak erabiltzen ditu, nabigatzailean gordetzen diren textu fitxategi eta datu analitikoz osatuak, nabegazio ohituren lehentasunak gorde eta baita okerrak konpondu eta hobetzeko erabiltzen direnak. Nabigatzen segi ez gero bere erabilera baieztatzen duzula ulertzen dugu. Onartu botoia pintxatuaz mezu hau ez da gehiago agertuko. Informazio gehiago edo konfigurazioa aldatu nahi izan ez gero, gure Cookien Politikan informazio gehiago aurkituko duzu. Cookien politika.    Irakurri
Privacidad

Share This

Copy Link to Clipboard

Copy