Standar Passivhaus metodologian murgiltzen – GOXO GUNE
Ikastetxean Eraikuntza Eraginkorraren Garapenean dihardugu “Standar Passivhaus”-aren araberako beharrezkoak diren gaitasunak aztertu eta prestakuntza egokiak zehazten.
Horrela, Passivhaus metodologian murgiltzeko onena prototipo batean exekuzio praktikoarekin probatzea denez TINY HOUSE eraiki genuen 2022-23 kurtsoan ikastetxean, eta GOXO-GUNE deitu genion.
2023-24 ikasturte hasieran Zurgintza Zikloko 2. mailako ikasleak buru belarri aritu dira lanean bertan eta bukatu dute beraien lana. Hain zuzen ere, etxearen barruko estaldura egin diote beraien 1.go erronkaren barne.
Datozen faseetan ziklo gehiagok egingo dute beren ekarpena goxo-gune eraikuntza pasibo, adimentsu eta eraginkor batera bideratuz, energia autosufizienteak eraikitzeko bidean.
Hona hemen proiektuaren lehen fasearen emaitza bideoan.