Irakasleentzako Erasmus+ bekak
Izarraitz Lanbide Heziketa LHIIko irakasleek Erasmus+ programaren baitan job shadowing, behaketa-egonaldietan edo prestakuntza-jardueretan parte hartzeko bekak esleitzeko baldintzak eta balorazio-irizpideak jasotzen ditu dokumentu honek.
Bertan kontsulta daitezke eskaerak aurkezteko baldintza orokorrak eta beka mota bakoitzaren puntuazio-irizpideak zein diren, besteak beste: hizkuntza-gaitasuna, jarduerak ikastetxean izango duen eragina, aurretik jasotako bekak eta mugikortasunaren bideragarritasun ekonomikoa eta logistikoa.
Kontsultatu dokumentua: Irakasle bekak — Esleipena.


