LH Duala

Dual Orokorra

Uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretua uztailaren 9ko 658/2024 Errege Dekretuak aldatu zuen. Bertan, enpresa edo erakunde parekatuko prestakuntza-aldiak heziketa-zikloaren iraupen-urte bakoitzean ezarriko direla adierazten da.

Beraz, enpresa edo erakunde parekatuko prestakuntza sartu da 1. mailan.

   Helburuak:

  • 1. mailako ikasleak enpresako prestakuntza dualean sartzea.
  • Lanbide Heziketako ikasleen gaitasunak hobetzea enpresako prestakuntza-orduak handituz.
  • Enplegagarritasuna handitzea lan-ingurunean esperientzia eta prestakuntza-maila handiagoa egiaztatzen denean.
  • Eredu dual horretarako sarbidea erraztea mikroenpresei saltoki txikiei hurbileko saltokiei eta autonomoei.
  • Enpresako prestakuntza dualean parte hartzen duten ikasleen kopurua handitzea.

   Ezaugarriak:

  • Oro har heziketa-ziklo osoak iraungo du eta heziketa-zikloaren bi ikasturteak hartuko ditu 1.mailan hasita.
  • Ibilbide berri honetan enpresako ordu-kopuruak gora egin du aurreko ereduekin alderatuta. Horiek guztiek curriculum-izaera izango dute.
  • 128 orduak 112 ordu ikasle adingabeentzat Enpresan edo Erakunde Parekidean prestatzeko 1. ikasturtean egiten direnak Curriculum-karakterra dutenez ez dira ordainduko.
  • Lehenengo ikasturtea amaituta ikasleak aukera desberdinak izango ditu 2. urtea egiteko.