PAAG 2 ikasle eta irakasleak REACT NATIVE formakuntzan
Plataforma Anitzeko Aplikazioen Garapeneko 2. mailako ikasle eta irakasleak gaur hasi dira 3 egunetako React Native lenguaiaren formakuntzarekin.
Alicunde enpresako Salbatore Garcia izan da gurean eta bertan mugikorretako aplikazioak garatzeko beste teknologia bat erakutsi digu.
Helburua, gure ikasleak ahalik eta lenguaia, plataforma eta teknologia gehien ezagutzea da, hilabete gutxi barru lan mundura ongi prestatuak joan daitezen.
Hemendik eskerrak eman Salbatore eta Alicunderi emandako formakuntza eta ideiengatik, oso baliagarriak gure ikasleentzat.