Odola emanez, bizitzak salbatzen laguntzen dugu

Aurten ere odola emateko jardunaldia izan dugu Izarraitz Lanbide Heziektan, ikasleei, irakasleei eta ikastetxeko gainerako langileei zuzenduta. Ekimen honen bidez, gure hezkuntza komunitateak elkartasuna praktikan jartzeko aukera izan du.
Odola ematea ezinbestekoa da ebakuntzak, tratamenduak edo larrialdiko osasun arreta behar dituzten pertsona askorentzat. Odola ematea bizitza ematea da.
Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi eta jardunaldia posible egin duzuen profesionalei. Zuen ekarpenak beste pertsona batzuen bizitzan eragin handia izan dezake.



