NAZIOARTEKO ESPERIENTZIA paregabea MEKANIKAko ikasleentzat

Mekanika goi-mailako lehen mailako ikasleak Šolski Center Celje ikastetxean daude aste honetan, Eslovenian, bertako ikasleekin batera hainbat workshop eta erronka praktiko garatzen.
Esperientzia honek aukera bikaina eskaintzen die ezagutza teknikoak partekatzeko, beste errealitate batzuk ezagutzeko eta nazioarteko lankidetza zuzenean bizitzeko.
Bestalde, asteburuan Zagreb hirian izan dira, eta aukera paregabea izan dute Plitvice Lakes National Park parke naturala ezagutzeko, bere paisaia ikusgarriekin.
Horrelako esperientziek ikasleen garapen pertsonal eta profesionala aberasten dute, eta nazioarteko ikuspegia indartzen laguntzen dute.
![]() |
![]() |



