NAGORE LAFFAGE-n ama gurean
Azaroak 25, Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko Nazioarteko eguna da eta, honen harira, gure ikastetxeko lehen mailako ikasleek Nagore Laffage-ren dokumentala ikusteko aukera izan dute gaur Azkoitiko Elkargunean Ikastetxeko Genero Berdintasun Batzordeak antolatuta. Jarraian, bere ama Asun Casasolak gertatutakoa zuzenean kontatu du eta inguratutakoek galderak egiteko aukera izan dute.
Esperientzia gogorra bezain aberatsa izan da gaur Elkargunean jasotakoa.
Zorionak Asun egiten ari zaren lan guztiagatik eta mila esker zure esperientzia gaur hemen gurekin partekatzeagatik!