NAGORE dokumentala eta solasaldia BAZTARTXO antzokian

Azaroaren 11n, Baztartxo antzokian, gure goi mailako 1. mailako ikasleek Nagore dokumentala ikusi zuten. Ikustaldia amaitu ondoren, Nagore Laffageren ama, Axun Casasolak, solasaldia eskaini zien ikasleei, esperientzia pertsonala partekatuz eta galderak erantzunez.
Ekintza hau azaroaren 25ean ospatzen den “Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna” aintzat hartuta antolatu da. Helburua da indarkeria matxista gizartean oraindik ere presente dagoela ikusaraztea eta ikaslegoa sentsibilizatzea, batez ere gaur egun sare sozialetan gero eta gehiago hedatzen ari diren indarkeria matxistaren ukapen-diskurtsoen eragina kontuan hartuta.
Esperientzia honek ikasleei aukera eman zien errealitate honi buruz hausnartzeko eta kontzientzia soziala garatzeko, eta ekintza arrakastatsutzat jo da ikastetxean.