Mutrikun: IRAKURTZEKO TXOKOA palet batekin

Aurreko astean, otsailaren 25ean, bisita egin genuen Goizeko Izarra Ikastola-ra, urtero antolatzen duten STEAM astearen baitan.
Jardunaldi horretan, lanbide desberdinak aurkeztu, azalpenak eman eta lan praktiko bat egiteko aukera izaten dute ikasleek. Aurten, LH5eko ikasleekin batera, palet batekin irakurtzeko txoko bat eraiki genuen, sormenari eta talde-lanari bide emanez.
Saioa amaitzeko, Izarraitz LHIIn egindako giltzatako batzuk oparitu genizkien, egunaren oroigarri moduan.
Esperientzia aberasgarria izan zen, gazteen artean lanbide heziketarekiko interesa pizteko eta STEAM arloko jakin-mina sustatzeko.
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |





