688 716 482 ·  Tel.: 943 85 21 74  ·  bulegoa@izarraitz.eus

Menu Close

Mundu mailako «It’s Downtime!» txapelketako hirugarren postua Izarraitzera!

Izarraitz Lanbide Heziketako zibersegurtasuneko lau ikaslek hirugarren postua lortu dute TryHackMe plataformak antolatutako «It’s Downtime!» nazioarteko txapelketan, 1.500 talde ingururen artean. HI Cyber Con txapelketan ere emaitza bikaina eskuratu dute: 20. postua, 1.120 talde ingururen artean.

Zibersegurtasuna ariketa praktikoen bidez ikasteko eta lantzeko plataforma da TryHackMe, «It’s Downtime!» txapelketaren antolatzailea. Mundu osoko taldeak bildu dituen lehiaketa honetan, podiumera igotzea lortu dute Izarraitzeko ikasleek.

Lorpenak badu nabarmentzeko beste alderdi bat ere: txapelketan gehienez 20 laguneko taldeak onartzen ziren arren, Izarraitzeko taldea lau ikaslek soilik osatu dute. Laukoteak, beraz, sailkapenaren goialdera iristea lortu du, talde handiagoekin lehiatzeko aukera zegoen txapelketa batean.

Horrez gain, HI Cyber Con nazioarteko txapelketan 20. postua eskuratu dute, parte hartu duten 1.120 talde ingururen artean. Maila handiko lehiaketa horrek zibersegurtasunean esperientzia handia duten nazioarteko parte-hartzaileak biltzen ditu.

Bi emaitzek agerian uzten dituzte ikasleen prestakuntza, inplikazioa eta taldean lan egiteko gaitasuna. Horrelako txapelketek aukera ematen diete ikasgelan landutako ezagutzak praktikan jartzeko, erronka berriei aurre egiteko eta nazioarteko parte-hartzaileekin beren trebetasunak neurtzeko.

Zorionak Adei, Eñaut, Aner eta Aimar egindako lanagatik eta lortutako emaitzengatik!

Web gune honek bere cookieak eta bitartekoenak erabiltzen ditu, nabigatzailean gordetzen diren textu fitxategi eta datu analitikoz osatuak, nabegazio ohituren lehentasunak gorde eta baita okerrak konpondu eta hobetzeko erabiltzen direnak. Nabigatzen segi ez gero bere erabilera baieztatzen duzula ulertzen dugu. Onartu botoia pintxatuaz mezu hau ez da gehiago agertuko. Informazio gehiago edo konfigurazioa aldatu nahi izan ez gero, gure Cookien Politikan informazio gehiago aurkituko duzu. Cookien politika.    Irakurri
Privacidad

Share This

Copy Link to Clipboard

Copy