MEKANIKAko IKASLEEK Arrieta Mekanizatuak enpresa bisitatu dute

Abenduaren 12an, Izarraitz Lanbide Heziketa LHIIko Mekanikako ikasleek —Mekanizazioa erdi mailako eta Produkzioaren Programazioa Fabrikazio Mekanikoa goi mailako zikloetakoek— Azkoitiko Arrieta Mekanizatuak enpresa bisitatu zuten.
Bisitan zehar, ikasleek enpresaren eguneroko jarduna, fabrikazio-prozesuak eta sektoreko lan-errealitatea gertutik ezagutzeko aukera izan zuten, prestakuntza teorikoa testuinguru erreal batean osatuz eta eskola-enpresa arteko lotura sendotuz.