688 716 482 ·  Tel.: 943 85 21 74  ·  bulegoa@izarraitz.eus

MEKANIKAKO ikasleak RUGUI enpresan

Izarraitz Lanbide Heziketa LHIIko Mekanizazio eta Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioko ikasleek bisita teknikoa egin dute Rugui enpresara, bertatik bertara altzairu ijezketa prozesua ezagutzeko.

Bisitan zehar, ikasleek materialaren eraldaketa-prozesua, erabilitako makineria eta produkzio-fluxua gertutik ikusteko aukera izan dute, ikasgelan landutako eduki teorikoak industria-ingurune erreal batean kontrastatuz. Esperientzia aberasgarria izan da, sektoreko profesionalekin zuzenean harremanetan jartzeko aukera eskaini baitie.

Eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu Rugui enpresari eta bereziki Iñaki, Josu, Ivan eta Nirco-ri, eskainitako denboragatik eta emandako azalpen interesgarri eta profesionalengatik.

 

Web gune honek bere cookieak eta bitartekoenak erabiltzen ditu, nabigatzailean gordetzen diren textu fitxategi eta datu analitikoz osatuak, nabegazio ohituren lehentasunak gorde eta baita okerrak konpondu eta hobetzeko erabiltzen direnak. Nabigatzen segi ez gero bere erabilera baieztatzen duzula ulertzen dugu. Onartu botoia pintxatuaz mezu hau ez da gehiago agertuko. Informazio gehiago edo konfigurazioa aldatu nahi izan ez gero, gure Cookien Politikan informazio gehiago aurkituko duzu. Cookien politika.    Irakurri
Privacidad

Share This

Copy Link to Clipboard

Copy