MEKANIKAko ikasleak IVREAN (ITALIA)

Izarraitz Lanbide Heziketa LHIIko Mekanizazioko erdi mailako ikasleak Italian daude aste honetan, Ivrea hirian, bertako Olivetti ikastetxean egiten ari diren egonaldian.
Mugikortasun hau Olivetti eta Teslako ikasleek aurrez Izarraitzera egindako bisitaren ondoren antolatu da, bi ikastetxeen arteko lankidetza eta nazioarteko trukea sendotzeko helburuarekin. Esperientzia honen bidez, gure ikasleek beste hezkuntza-sistema bat ezagutzeko aukera dute, baita mekanikaren arloko prestakuntza eta lan egiteko moduak bertatik bertara ikustekoa ere.
Astean zehar ikastetxeko jardueretan parte hartuko dute eta bertako instalazioak eta lan-metodologiak ezagutuko dituzte. Horrez gain, aste bukaeran inguruko herri eta leku esanguratsuak bisitatzeko aukera izango dute, tokiko kultura eta ingurunea ezagutuz.
Horrelako mugikortasunek aukera paregabea eskaintzen diete ikasleei esperientzia profesional eta pertsonal aberasgarriak bizitzeko, hizkuntza gaitasunak eta nazioarteko ikuspegia garatuz.
![]() |
![]() |



