Martxoak 8: EMAKUMEen Nazioarteko Eguna

Martxoaren 8aren harira, Izarraitz Lanbide Heziketa LHII-n Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatu dugu, gizarte bidezkoago eta berdinzaleago baten aldeko konpromisoa azpimarratuz.
Lanbide Heziketan, eta bereziki industria- eta STEAM arloetan, emakumeen presentzia eta parte-hartzea sustatzea funtsezkoa dela uste dugu. Horregatik, gure ikastetxean egunero egiten dugu lan aukera berdintasuna, errespetua eta inklusioa bultzatzeko, bai ikasleen artean bai lan-munduarekin dugun harremanean.
Martxoak 8k gogorarazten digu berdintasuna eraikitzeko bidea guztion ardura dela.
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |





