Mantenu Elektromekanikako IKASLEEN PARRILA INKLUSIBOAren proiektu berritzailea

Mantenu Elektromekanikako 2. mailako ikasleek parrila inklusibo baten diseinu eta fabrikazio proiektua garatu dute, hasieratik bukaerara beraiek gidatuta.
Ikasleek ideiatik abiatuta diseinua, egokitzapen teknikoak eta fabrikazioa landu dituzte, proiektu osoa modu autonomoan kudeatuz. Emaitza gisa, gurpildun aulkidun pertsonen beharretara egokitu daitekeen parrila sortu dute, irisgarritasuna eta erabilgarritasuna bermatuz.
Ekimen honek gaitasun teknikoak ez ezik, sormena, talde-lana eta inklusioarekiko konpromisoa ere indartzen ditu, gure ikastetxearen balioekin eta ikuspegi inklusiboarekin bat eginez.
ZORIONAK ikasleei egindako lan bikainagatik!
![]() |
![]() |
![]() |


