688 716 482 ·  Tel.: 943 85 21 74  ·  bulegoa@izarraitz.eus

Mantentze-lanetako erdi-mailako ikasleak Bratislavan lanean hasi dira

Gure mantentze-lanetako erdi-mailako ikasleak jada Bratislavan daude, nazioarteko egonaldiko lehen jarduerak garatzen. Ikastetxean, zuntz artifizialekin egindako lan bat landu dute, eta esperientzia horrek aukera eman die ikuspegi praktikoa osatzeko.

Ildo horretan, Microstep enpresa bisitatzeko aukera izan dute. Bertan, materialak lantzeko makinak diseinatu eta ekoizten dituztela bertatik bertara ezagutu dute, industria-ingurune erreal batean lan egiteko moduak eta teknologiak hobeto ulertuz.

Esperientzia honek ikasleen prestakuntza teknikoa, autonomia eta nazioarteko ikuspegia indartzen ditu, etorkizun profesionalerako funtsezkoak diren gaitasunak garatuz.

Web gune honek bere cookieak eta bitartekoenak erabiltzen ditu, nabigatzailean gordetzen diren textu fitxategi eta datu analitikoz osatuak, nabegazio ohituren lehentasunak gorde eta baita okerrak konpondu eta hobetzeko erabiltzen direnak. Nabigatzen segi ez gero bere erabilera baieztatzen duzula ulertzen dugu. Onartu botoia pintxatuaz mezu hau ez da gehiago agertuko. Informazio gehiago edo konfigurazioa aldatu nahi izan ez gero, gure Cookien Politikan informazio gehiago aurkituko duzu. Cookien politika.    Irakurri
Privacidad

Share This

Copy Link to Clipboard

Copy