KORRIKA
Ostiral honetan, apirilaren 8an, #Korrika Azkoitira iritsiko dela eta Izarraitz Lanbide Heziketa LHIItik aurtengoan ere, beste hainbat talde eta eragilek bezala KORRIKAN parte hartuko du.
Kilometro erdi bat erosi dugu iada eta bertan irakasle, langile eta ikasleok gure pausoak euskararen alde batuko ditugu. Balentziaga baserrirako kruzean (14:09tan) hartuko dugu lekukoa Azkoitia BHI ikastetxearen eskutik eta ondoren San Jose egoitzako kideei pasatuko diegu.
Beraz, 13:30etan eskolako sarrera nagusian elkartuko gara, denok elkarrekin aipaturiko lekura abiatzeko… eskolako kamisetarekin noski !!