688 716 482 ·  Tel.: 943 85 21 74  ·  bulegoa@izarraitz.eus

Menu Close

Izarraitzen MATRIKULATZEAK abantaila berriak izango ditu: RURAL KUTXArekin HITZARMEN berria sinatu dugu

Izarraitz Lanbide Heziketa LHIIk eta Rural Kutxak lankidetza-hitzarmen berri bat sinatu dugu, gure ikasleei onura zuzenak eskaintzeko helburuarekin.

Hitzarmen honi esker, 2026-2027 ikasturtean Izarraitzen matrikulatzen den ikasle orok Rural Kutxaren eskutik 50 euroko laguntza jaso ahal izango du, erantsitako dokumentuan azaltzen diren baldintzak betez.

Ekimen honen bidez, Rural Kutxak gure ikasleengan eta Lanbide Heziketaren aldeko apustuan erakutsi duen konfiantza eskertu nahi dugu. Guretzat oso garrantzitsua da ikasleen egunerokoa errazten duten eta haien prestakuntzari balioa ematen dioten aliantzak eraikitzea.

Horretaz gain, hitzarmenak beste abantaila batzuk ere eskaintzen ditu gazteentzat, hala nola adinaren araberako doako finantza-zerbitzu desberdinak eta baldintza bereziak Rural Kutxarekin harremana hasten duten ikasleentzat. Gainera, ikasleek ikasten duten bitartean, abantailak ere batu ditzakete.

Eskerrik asko, Rural Kutxa, gure ikasleen alde egiten duzuen apustuagatik.

Informazio guztia eta baldintzak erantsitako dokumentuan kontsulta daitezke.

Web gune honek bere cookieak eta bitartekoenak erabiltzen ditu, nabigatzailean gordetzen diren textu fitxategi eta datu analitikoz osatuak, nabegazio ohituren lehentasunak gorde eta baita okerrak konpondu eta hobetzeko erabiltzen direnak. Nabigatzen segi ez gero bere erabilera baieztatzen duzula ulertzen dugu. Onartu botoia pintxatuaz mezu hau ez da gehiago agertuko. Informazio gehiago edo konfigurazioa aldatu nahi izan ez gero, gure Cookien Politikan informazio gehiago aurkituko duzu. Cookien politika.    Irakurri
Privacidad

Share This

Copy Link to Clipboard

Copy