Izarraitzeko 12 ikasle EUROPAN DUAL OROKORRA egitera

Datorren astetik aurrera, Izarraitz Lanbide Heziketa LHIIko 12 ikaslek 2. mailako Dual orokorra hasiko dute Europako hainbat herrialdetan: Lituanian, Estonian, Danimarkan, Polonian, Italian eta Kroazian, besteak beste.
Esperientzia honen atarian, gaur Durangon elkartu dira herrialde berdinetara joango diren beste ikastetxeetako ikasleekin. Topaketa honek elkar ezagutzeko, esperientziak partekatzeko eta nazioarteko egonaldiari modu partekatuan ekiteko aukera eman die.
Guztira, 1.000 ikasle inguruk parte hartuko dute aurten nazioarteko Dual programetan, Lanbide Heziketaren nazioartekotzea indartuz eta ikasleen gaitasun profesional zein pertsonalak sendotuz.
Zorte on guztioi etapa berri honetan! ✨
![]() |
![]() |




