IZARRAITZ LHIIk PIZKUNDEA ekitaldiarekin bat egin du

Izarraitz Lanbide Heziketa LHIIk Pizkundea ekitaldiari atxikipena adierazi dio. Ekitaldia abenduaren 27an Bilbon egingo da, Kontseiluak antolatuta, eta euskararen egungo egoerari eta etorkizunari arnasa berria ematea du helburu.
Pizkunde berri baten beharra irudikatzeko, milaka euskaltzale elkartuko dira Bilbon, euskararen aldeko konpromisoa, gogoeta eta aktibazioa partekatzeko. Izarraitzen, hezkuntza-komunitate gisa, euskararen biziberritzean dugun erantzukizuna berretsi nahi izan dugu, ekimen honekin bat eginez.
