Izarraitz LHII-ren MUNDU ERREA garaile
Azaroaren 16tik 28ra Hondakinen Prebentziorako Europako Astea ospatu da, hondakinen kudeaketari eta baliabideak egoki erabiltzeari buruz kontzientzia sortze aldera.
Ekintza ezberdinak egin dira eta horietako bat izan da Gipuzkoako Foru Aldundiak babestutako “Ekonomia zirkularra modelatzen” lehiaketa.
Bertan Izarraitz LHII izan da garaile, 2.000 euroko saria lortuz, bere MUNDU ERREA lanarekin. Ekimenak bederatzi ikastetxeren parte-hartzea izan du, eta birziklatutako elementuetatik abiatuta eskultura berritzaileak sortzea zuten helburu, praktika iraunkorrak eta zirkularrak sustatuz.
Zorionak Izarraitz LHII!