Izarraitz LHII, Ikasenpresa Azokan XAXI proiektuarekin

Gure ikastetxea Eibarren ospatu den Ikasenpresa azokan izan da, non 600 proiektu baino gehiago bildu diren. Horien artean, Izarraitz Lanbide Heziketa LHIIko XAXI proiektua aurkeztu da.
Ikasleek azken bi urteetan eskuratutako ezagutzak eta gaitasunak praktikan jarriz, taka-taka berezi bat ekoiztea lortu dute. Ez da edozein taka-taka, baizik eta erabiltzaileen beharretara egokitutako gailu inklusiboa, autonomia eta bizi-kalitatea hobetzeko diseinatua.
Ekimen honek ikasleen lan praktikoa, sormena eta gizartearekiko konpromisoa erakusten ditu, Lanbide Heziketak eskaintzen duen prestakuntza erreal eta aplikatuaren adibide argia izanik.
Zorionak proiektuan parte hartu duen ekipo osoari egindako lan bikainagatik!
![]() |
![]() |

