Izarraitz LHII Azkoitia Lagunkoian

Azkoitia Lagunkoia, Eusko Jaurlaritzaren Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailak sustatu eta Matia fundazioak abiarazitako Euskadi Lagunkoia sarean dago atxikituta. Egitasmo hau pertsonen bizi kalitatea hobetzera bideratuta dagoen proiektu bat da, bereziki pertsona nagusiena.
Azkotian egitasmoa aurrera eramateko hileroko bilerak egin dira eta azarokoan taldeak koordinazio aldaketa egin du. Aurrerantzean, herriko eragile ezberdinen esku egongo da Azkoitia Lagunkoiaren koordinazio ardura, eta eragile horietako bat da Izarraitz LHII.
Hemen herriko aldizkarian albistearen esteka.