Izarraitz-eko 2 talde CyberLehia 2026ko bigarren fasera sailkatu dira

Gure ikastetxeko bi taldek aurrerapauso garrantzitsua eman dute CyberLehia 2026 lehiaketan, erkidego mailan garatzen den ekimeneko bigarren fasera sailkatuz. Izena eman duten 144 taldeen artean, gure taldeek 1. eta 7. postuak lortu dituzte sailkapenean, emaitza bikaina eskuratuz.
Bigarren fasea otsailaren 4tik 9ra bitartean izango da, eta bertatik lehenengo 5 taldeak bakarrik sailkatuko dira finalera.
Zorionak parte-hartzaileei egindako lanagatik, eta zorte on hurrengo fasean!