Ekintzaile sarien IV.edizioa
Ekintzaile sarien IV.edizioa ospatu berri da ikastetxean. Aurkeztu ziren lan guztietatik, 6 negozio idei pasatu ziren aurkezpenen bigarren fasera, eta lan guzti horietatik hiru negozio proiektu izan dira sarituak.
Erdi mailako sari nagusia ERAGIN, enpresak jaso du. mendekotasun egoeran edota 3.adineko pertsonentzat, aisialdirako ekintzak antolatzeko zerbitzua eskeintzea dute helburu.
Goi mailako sari nagusia ONIX negozio ideiarentzat izan da, tratu txarrak jasan dituzten emakumeen integrazioa sustatzen du, eta txiki txoko zerbitzu bat ere eskeintzen dute beraien seme-alabentzat.
Epai mahaiak sari berezi bat ere ematen du eta aurtengoan, ECOSOFT enpresaren ETHICAL WEAR aplikazioarentzat izan da. Komertzioetako arropen etiketetan jartzeko zertifikatuak sortuko dituzte. Zertifikatu hauek lortu ahal izateko, enpresek estandare ekologiko/sozial batzuk bete behar dituztelarik. Horretaz gain, mugikorretarako app bat garatuko dute, kontsumitzaileek ziurtagiri horretako QRa irakurri ahal izateko. QR horretan arropa horrek bere ekoizpenean utzi duen aztarna ekologikoa agertuko da (erabilitako tinteak, materialak, garraioa, langileen lan baldintzak…).