688 716 482 ·  Tel.: 943 85 21 74  ·  bulegoa@izarraitz.eus

IRUNGO HARRERA SAREA ezagutzen

Irunen izan dira Gizarteratzeko lehen eta bigarren mailako ikasleak. Afrikako herrialde ezberdinetatik goseari eta gerrari ihesi datozen ehunaka pertsonek pasatzen dute Irun eta Hendaia arteko muga astero, Europako herrialde ezberdinetara iritsi eta bizimodu on bat aurkitzeko asmoz.
Irungo Harrera Sarea pertsona migratzaileei harrera egiten dien mugimendu bat da, eta beraien lana bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dugu. Harrera Sareko boluntarioetako bat da Oihana, eta bera arduratu da migratzaile horiek mugan aurkitzen dituzten arazoak azaldu eta boluntarioen lana erakusteaz. Kasualitatez, atzo gauean iritsitako migratzaile talde batekin egin dugu, eta Harrera Sareko kideak muga modu seguruan zeharkatzeko aholkuak eta beharrezko informazio ematen ikusi ditugu. Izan ere, muga horretan ohikoak diren kontrol arrazistak ekiditeko asmoz, ohikoa da pertsona migratzaileek bide arriskutsuak hartzea. Zoritxarrez, poliziaren kontrolei ihes egin nahian zebiltzala, bederatzi lagun hil dira azken urteetan mugaren inguruan: batzuk Bidasoan itota, besteak trenak harrapatuta, e.a.
Harrera Sareak, informazioa eskaintzeaz gain, bidean beharrezkoak zaizkien arropak eta mugikorrak ere banatzen dizkie pertsona horiei, beraien helmugara iristeko bidea arinagoa egiteko helburuarekin.
Ikasleek eta irakasleek arretaz entzun ditugu Harrera Sareko Kideen azalpenak, eta urtarrilean ikastetxean gaia lantzeko eta muga igaro nahian dabiltzan lagunentzat mugikorrak biltzeko konpromisoa hartu dugu.
Web gune honek bere cookieak eta bitartekoenak erabiltzen ditu, nabigatzailean gordetzen diren textu fitxategi eta datu analitikoz osatuak, nabegazio ohituren lehentasunak gorde eta baita okerrak konpondu eta hobetzeko erabiltzen direnak. Nabigatzen segi ez gero bere erabilera baieztatzen duzula ulertzen dugu. Onartu botoia pintxatuaz mezu hau ez da gehiago agertuko. Informazio gehiago edo konfigurazioa aldatu nahi izan ez gero, gure Cookien Politikan informazio gehiago aurkituko duzu. Cookien politika.    Irakurri
Privacidad

Share This

Copy Link to Clipboard

Copy